miércoles, 21 de marzo de 2012

Historiako finalik hoberena

Historiako finalik hoberena 1997ko lauterdiko finala izan zen. Titin gaztea Retegi zaharraren aurka, benetan partidu ikusgarria.
Partidua ikusi nahi baduzu sartu zaitez enlaze honetan:



PILOTARI OSPETSUAK

1-Arretse
2-Artamendi IIIa
3-Barberito Ia
4-Barriola
5-Beloki
6-Eugi
7- Gallastegi
8-Galartza IIIa
9-Juan Martinez de Irujo
10- Ogeta
11- Olaizola IIa
12-Retegi Ia
13- Retejí IIa
14-Titin IIIa
15-Tolosa
16-Xala




ESKU PILOTAREN ARAUAK

Esku pilota arruntean banaka edo binaka jolasten da. Alde bat gorria eta bestea urdina izaten da, txapeldunak beti gorriz jokatzen du,bestela jokalari zaharrena izango da gorri.Binaka jokatu ez gero bat atzean eta besteak aurrean jokatuko du. Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egien da, alde urdin eta gorria dituen metalezko xafla biribil batekin.
Tantoa egin duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Sakea ontzat emateko motz eta pasa marren artean egin behar du punpa, beraz 7 eta 4 artean. Frontisa jo behar du lehenik, marra ukitzen badu ere txarra da.
Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta eskuineko marraren artean. Pilotak jokalekuko mugen artean egin dezan punpa. Pilotak ezin ditu bi bote baina gehiago eman, bote batekin edo boterik gabe eman behar zaio. Pilotari ezin zaio eutsi kolpekatu egin behar da. Partidak 22 tantora izaten dira denbora mugarik gabe. Bakoitzak 5 atsedenaldi hartu ditzake minutu bateko denbora duela.

miércoles, 14 de marzo de 2012

ESKU PILOTAREN JATORRIA

Nahiz eta joko hau mundu guztian zehar euskal pilota izenaz ezagutu, ez du leku honetan jatorria. Historiagile batzuek jatorri espartanoa duela diote. Hala ere beste leku batzuetako zibilizazioek ere pilotarekin kirol antzekoak praktikatu izan dituzte. Nahiz eta joko hau Euskal Herrian ez sortu, hemen izan zuen arrakasta handiena eta bere jolasteko modua mantendu zuena. Euskaldunak ameriketara migratzean pilotara jokatzeko ohitura mantendu zuten eta gaur egun nabaria da horren eragina: esku-pilota taldeak eta frontoien existentzia. Hala ere, mundu guztian izen honekin ezagutzen da.



miércoles, 7 de marzo de 2012


1.Zer da Esku Pilota??

Esku pilota edo esku hutseko pilota, pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren aurka arituz jokatzen da. Pilota txandakatuz kolpatzen dute, frontisa jo dezan, bi aldetako batek huts egiten badu besteak puntua lortzen du.

Esku pilota



Gure blogean esku pilotari buruz hitz egingo dugu:


1-Zer da esku pilota?
2-Esku pilotaren jatorria
3-Esku pilotaren arauak
4-Esku pilotari ospetsuenak
5-Historiako finalik oberena

 
Blog honetan zuen galderen zain egongo gara erantzunak emateko prest.